XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zeruetako erresumako gakhoak emanen dauzkitzut: lurraren gainean lotuko ditutzunak oro zeruan ere lotuak izanen dira, eta lurraren gainean deslotuko ditutzunak, zeruan ere deslotuak ditezke.

Orduan, Jesus hasi zitzaioten dizipulueri erraiten, Jerusalemerat joan beharko zuela, han hil eta hirugarren egunean phiztu.

Eta erraiten zioten: Nere ondotik jin nahi duenak, bere buruari ukho egin dezola, bere kurutzea har eta niri jarraik.

Ezen bizia beiratu nahiko duenak galduko du, eta neregatik galduko duenak berriz ere ukanen.

Zer on duke gizonak, mundu guzia irabazirik ere, bere arima galtzen badu? Ala zertan trukatuko du bere arima? Ezen, gizonaren Semea bere aingeruekin bere Aitaren ospean ethortzekoa da eta orduan nori bere lanen araberako saria emanen dio.

32. - Jesusen itchuraldatzea.

Handik sei egunen buruan, Jesusek Petri, Jakes eta Joani hartu zituen berekin eta mendi gain batetarat ereman.

Heien aitzinean itchuraldatu zen.